Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Lucien Deiss (© Eskubide guztiak erreserbatuak)
Egin euri goiek zintzoa
eta gure lurrak
erne beza osasuna.
Oi Jauna, Israel etxearen artzaina,
zure herriaren gidaria: aska
gaitzazu zure besoaren indarrez.
Zatoz lehenbailehen, Salbatzaile!
Egin euri goiek zintzoa
eta gure lurrak
erne beza osasuna.
Oi Jakituri, Aitaren ahotik sortua,
profetek adierazia:
erakuts guri salbazio-bidea.
Zatoz lehenbailehen, Salbatzaile!
Egin euri goiek zintzoa
eta gure lurrak
erne beza osasuna.
Dabiden seme, herrien ta erregeen
ikurrina, gizonen itxaropidea:
gu askatzera zatoz, Jauna, ez luza.
Zatoz lehenbailehen, Salbatzaile!