Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Lucien Deiss (© Eskubide guztiak erreserbatuak)
GURE PAZKO BERRI, ALELUIA!
KRISTO DA. ALELUIA (3)
Pazko berri,
munduaren festa,
Zabaldu zaizkigu
bizitzaren ateak
Pazko berri,
guztion arimak,
argiz jantzi dira
betiko argitasunez.
Pazko berri,
Kristo berpiztua,
Heriotza hilaz,
Bizitza eman diguzu.
Pazko berri,
Gure berritzaile,
Gizon zaharra utzi,
Ta denok Kristoz jantzi.
Pazko berri,
Entzun, arren, Jauna,
Izan errukia,
Zure Elizarekin.
Pazko berri,
Entzun gure kantak,
Aintza, indar Zuri
Jaungoiko bizi horri.