Hitzak: Iñaki Beristain
Doinua: J. S. Bach
Jauna ez balitz gurekin han
Gizonak kontra jartzean,
Jauna ez balitz gurekin han
Eraso zigutenean,
Jango gintuzten orduan
Jauna izan ezik ondoan
Itxas olatuen antzean
Jaiki bait ziren indartsu
Gu sumiñez ito nahiean
Harrotu ziren bulartsu
Galduak giñen orduan
Jauna izan ezik ondoan
Bedeinkatua bedi Jauna
Ez gaitu ta hiltzen utzi
Txoriak saretik bezala
Egin baitugu ihesi.
Gabiltzan bide sendoan,
Jauna daukagu ondoan.
Gure laguntza Jauna dugu
Jainko Jaunaren izena.
Zeru lurrak Hark egin ditu,
Berea du ahalmena.
Anaiak izan gogoan
Jauna daukagu ondoan.