Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Joseph Gelineau (© Eskubide guztiak erreserbatuak) - Pello Zabala
Begira nago mendiruntza:
nondik izango nik laguntza?
Nork ote gaitu zainduko
Etsaiak nork kenduko?
Jaunarengandik guk indarrak
Har egin ditu zeru lurrak
Hargan bota beharrak
Eman eskerrak
Ez zaizu oinik labainduko
Zaintzen zaituna ez dago lo
Ez dago lo, ez etzana
Eliza zaintzen duena.
Jauna zelatan gurutzetik
Ez da sortuko ikararik
Jaungoikoak gorderik
Ez da beldurrik.
Gordetzen zaitu itzalean
Jauna daukazu eskuinean
Ez zaitu joko eguzkiak
Ezta ere ilargiak.
Jaungoikoaren itzalean
Indartsuaren egopean
Elizaren barnean,
A! Zer bakea!
Gaitzetik zaitu aldenduko,
Zure bizitza du zainduko.
Hor duzu Jauna zure alde
Orain eta mendez mende.
Aintza Aitari, Semeari,
Espiritu Santuari
Lehen, orain eta beti.
Bai, hala beti.