Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: L. Iruarrizaga
Bene-benetan diot:
Ni naiz ogi bizia.
Jaun ona, eman zeu zaren
biziaren ogia.
Nigana hurbiltzen denak
ez du izango goserik.
Eraman gu zuregana
ta ase ogi hortatik.
Nigan sinesten duena
ez da izango egarri.
Sinesten dugu guk, Jauna,
sinesmena sendotu.
Ni baitan bizi den oro
bizian biziko da.
Zatoz, Jauna, eman bizi,
inolaz ez hiltzeko.
Beste ogiak janez,
hil egingo zarete.
Eskerrak, zeure gorputzez
berpiztu gaituzu ta.
Hitz hauek espiritu ta
biziarenak dira.
Zure hitzak gure salbamen,
nora joango gara?