Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala


Zaude, Jauna, Zu gurekin,
gure poza gal ez dadin.
Zaude, Jauna, Zu gurekin:
iluna da, argi egin!

Ni beti zuekin nago
eta ez naiz aldenduko.
Etsaiaren eraginak
ez zaituzte zapalduko.

Zaude, Jauna, Zu gurekin,
gure poza gal ez dadin.
Zaude, Jauna, Zu gurekin:
iluna da, argi egin!

Artalde txiki zarete
zuek munduan bakarrik,
baina ni zuekin nago,
ez izan, beraz, beldurrik.

Zaude, Jauna, Zu gurekin,
gure poza gal ez dadin.
Zaude, Jauna, Zu gurekin:
iluna da, argi egin!

Hitz egiteko orduan
ez larritu nola mintza,
nire Espiritu Santua
izango da zuen hitza.

Zaude, Jauna, Zu gurekin,
gure poza gal ez dadin.
Zaude, Jauna, Zu gurekin:
iluna da, argi egin!

Bihotza itxaropenez,
otzantasunez jantzia,
Berri Ona zabal lasai:
Ni zuen segurantzia!

Zaude, Jauna, Zu gurekin,
gure poza gal ez dadin.
Zaude, Jauna, Zu gurekin:
iluna da, argi egin!

Handi izateko bideak
ez dira handikeriak,
maitez eta bakez izan
guztien zerbitzariak.

Zaude, Jauna, Zu gurekin,
gure poza gal ez dadin.
Zaude, Jauna, Zu gurekin:
iluna da, argi egin!

Gorrotatuko zaituzte,
Ni ere hil ninduten ta!
Baina biziko zarete,
Ni, Jauna, bizi naiz eta!