Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala


Handi ta eder zure egiteak,
Jaungoiko Jaun ahalguztidun;
zuzenak eta egiazkoak zure bideak,
bai, gizaldien Jauna!

HANDI TA EDER, JAUNA,
ZURE EGITEAK!

Nola ez izan beldur, Jauna?
Nola ez goratu zure izena?
Zu bakarrik baitzara santu,
herri guztiak baitzaizkizu etorriko
ta zure aurrean makurtuko:
zure epaiak baitzaizkigu agertu.

HANDI TA EDER, JAUNA,
ZURE EGITEAK!

Aintza Aitari ta Semeari
ta Espiritu Santuari.
Lehen zen bezala, orain ta beti,
gizaldi guztietan. Amen.

HANDI TA EDER, JAUNA,
ZURE EGITEAK!