Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: David Julien (© Eskubide guztiak erreserbatuak)


Basamortuz zehar dihoa
Jaungoikoaren herria,
non bilatu, non aurkituko
atseden, bake ta argia.
Kate ordez Yavek emango
betirako lur berria,
neke ta minen atsedena,
bakezko portu eztia.

Zatoz, zorion-herri, 
gure itxaropen-portua. 
Zatoz, zorion-herri, 
sinesmenaren arnasa.
Zatoz, zorion-herri, 
gure saminen atseden.
Zatoz, zorion-herri! Zatoz!

Egarriz dabiltza herriak
ezinean eta larri,
arnas, egia, bakea ta
maitasunaren egarri.
Entzun, Yave, beren oihua,
begiratu negarrari,
zure indarra emaiezu
zuri deika daudeneri.

Zatoz, zorion-herri, 
gure itxaropen-portua. 
Zatoz, zorion-herri, 
sinesmenaren arnasa.
Zatoz, zorion-herri, 
gure saminen atseden.
Zatoz, zorion-herri! Zatoz!

Egarriz dauden herri denak
hurbildu bitez nigana,
Ni naiz betiko iturri ta
Ni naiz ur bizien Jauna.
Ni naiz, Ni, zuen indarra ta
Ni naiz zuen garaipena,
Ni zuen Jaungoiko bizia,
Ni naiz zuen salbamena.