Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala


Sinesten dut, Jauna
Nire barruko ilunak kendu.
Sinetsi nahi dut, Jauna
Sinesteak on egiten du!

Zure bihotz onaren dohainez
Sinesten dut, Jauna,
Zure presentziak indartuta
Sinetsi nahi dut, Jauna.

Bataioko uren Espirituz
Sinesten dut, Jauna
Zure bakea gertu sentituz
Sinetsi nahi dut, Jauna,

Goizero argia ikustean,
Sinesten dut, Jauna,
Senideengana esnatzean,
Sinetsi nahi dut, Jauna.

Uste onez alai aitortzen dut:
Sinesten dut, Jauna,
Uste onez apal eskatzen dut:
Sinetsi nahi dut, Jauna.

Esker onez otoitz egitean,
Sinesten dut, Jauna,
Eta eguneroko lanean,
Sinetsi nahi dut, Jauna.

Jainkoa gure Aita dugula
Sinesten dut, Jauna,
Beti gu maitatzen ari dela,
Sinetsi nahi dut, Jauna.

Zu beti gurekin zaitugula
Sinesten dut, Jauna,
Zu beti gurekin zaitugula
Sinetsi nahi dut, Jauna.