Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala
Jaunaren Maitasuna betikoa
Eskerrak Jaunari ona baita.
Eskerrak jainkoen Jainkoari.
Eskerrak jaunen jaunari.
Haren maitasuna betikoa da!
Mirarigilea Bera bakarra da.
Gauza guztiak ondo egiten ditu,
Dena maitasunean sendotu du.
Haren maitasuna betikoa da!
Munduan osasun argia piztu du,
Gauean Biztueraren eguzkia,
Gizakiaren bihotza argiz bete du.
Haren maitasuna betikoa da!
Gure etsai guztiak jo ditu,
Eliza haien menpetik atera du,
Bere Maitasunaren beso indartsuz.
Haren maitasuna betikoa da!
Gure galbidea bi zati egin du
Eliza tartetik pozez ekarri du
Gaitzaren indar guztiak ito ditu.
Haren maitasuna betikoa da!
Eliza munduan zehar darama
Indar guztiak menperatzen dizkio
Heriotzaren beldurra kendu dio.
Haren maitasuna betikoa da!
Gure ezinean gutaz oroitu da,
Betiko erreinura dei egin digu,
Zerua ondarez eskaini digu
Haren maitasuna betikoa da!
Bere barkazioaz pozten gaitu,
Bere errukiaz asetzen
Beti bere biziaz janaritzen
Haren maitasuna betikoa da!
Sinismenean oinarritu gaitu
Itxaropenaren argiaz poz tu gaitu
Maitasunaren otordura deitu
Haren maitasuna betikoa da!