Hitzak: Iñaki Beristain
Doinua: Herrikoia
Oi Arantzazu, zure harkaitz artean,
Oi Arantzazu dohain bat dakartzu;
Euskal bihotzak pozten dituen
Argizko kabi zera zu,
Zure mendien magal latzean
Iruditxo bat daukazu.
Oi Arantzazu!
Oi irudia, zure harri gorritan,
Oi irudia, zein dohain handia.
Zure margoen urdin gorritan
A zer mezu pozgarria,
Harritan gozo, irrifar barez,
Horra hor Andre Maria!
Oi irudia!
Oi Andre Mari, zure beso gozotan.
Oi Andra Mari, Semea opari!
Zure besotan duzun fruitua
Eman gure munduari,
Giza itxuran, ume xumetan
Badugu dohain ugari.
Oi Andre Mari!
Oi Erromesa. Zure pauso minetan
Oi erromesa, hori da ametsa!
Arantzazuko irudi hortan
Daukazu zure babesa.
Zure saminen gorako griña
Andre Marik goza beza.
Oi Erromesa!