Hitzak: Iñaki Beristain
Doinua: Taizé*
Harmonia: Pello Zabala
* Chants de Taizé – © Ateliers et Presses de Taizé, 71250 Taizé. Musique: Jacques Berthier (1923-1994)
Maitasuna non,
han Jainkoa!
Maita dezagun
lagun hurkoa!
Munduko sinesmenik
handiena banu ere,
maitasunik ez badut,
ez naiz ezer.
Ondasunak behartsuei
banatuta,
mirariak eginda ere,
maitasunik gabe,
dena alfer-alferrik.
Bihotz haundikoa,
haserrerik ez du;
maitasuna ez da
zuzengabeaz pozten;
baizik egia du
bere poza; dena barkatzen du,
dena itxaro ta jasaten.
Maitasuna ez da behinere hiltzen;
profezi dohaina bai dela amaituko;
hizkuntzak isilduko
ta jakintza amaituko;
orain fedea, esperantza
eta maitasuna,
hiru hoiek dauzkagu:
handiena MAITASUNA da!