Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala
Egin gaitzazu, Jauna,
bakearen zerbitzari,
bakea jaso dezagun
gure ahaleginen emari
eta zure dohainaren
doanezko sari.
Zorionekoak indarra gurtzen
ez dutenak,
beren botere maitasuna dutenak.
Zorionekoak diruaren morrontzan
lotzen ez direnak, pobreen
zerbitzuan pobretzen direnak.
Zorionekoak beren arrazoi
gogorkeria ez dutenak,
gozotasun sendoz jokatzen dutenak.
Zorionekoak bizitzeko besteak
hiltzen ez dituztenak,
bizia sortzeko hiltzen ere dakitenak.
Zorionekoak gizakia zapaltzen
ez dutenak, pertsonaren berezko
balioa aitortzen dutenak.
Zorionekoak beren zuzentasuna
interesa ez dutenak,
beren interesa zuzentasuna dutenak.
Egin gaitzazu, Jauna...
Zorionekoak indarraren bakea
ezartzen ez dutenak,
bakearen indarra eskaintzen dutenak.
Zorionekoak mendekua kobratzen
ez dutenak, gizartea barkazioaz
girotzen dutenak.
Zorionekoak, zorionekoak
bakegileak, bakean biziz
dena bakeaz pozten dutenak.
Egin gaitzazu, Jauna…