Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala


Bihotzez, Jauna, goresten dugu
Zure erruki handia.
Zure egintzak edertu baitu
Arantzazuko mendia
Eta menditik herria.

Elorriaren ahots apalez 
Zuri gure gorespena,
Elorri-lore zurien pozez
Zuri gure gorespena.
Elorri arantz zorrotzen minez
Zuri gure gorespena.
Elorriaren bihotz xumeaz
Zuri gure gorespena
Bihotz xumeaz zuri
Gure gorespena

Gure erromes bide zailduan
aitortzen zaitugu santu.
Barkamenaren barne bakean
Aitortzen zaitugu santu.
Ogi ardoen maitasunean
Aitortzen zaitugu santu.
Zuk maite duzun ezerezetik
Aitortzen zaitugu santu
Ezerezetik aitortzen zaitugu 
Santu.


Arkaitz arteko bide latzetan
Ez gara egon bakarrik
Esperantzaren motealditan
Ez gara egon bakarrik.
Sufrimendua heldu denean
Ez gara egon bakarrik.
Andre Mariak babestu gaitu,
Ez gara egon bakarrik,
Babestu gaitu, 
ez gera egon bakarrik.

Bostehun urtez egin gaituzu
gauza handien testigu.
Arantzazuko Santutegian
gauza handien testigu.
Eguneroko erromes bidez
gauza handien testigu,
gure herrian izango gara
gauza handien testigu
Zure laguntzaz, gauza handien
testigu.