Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala


Noiz arte, Jauna, gure Jaungoiko,
zara haserre egongo?
Zure semeak oihuka daude
ta zuk entzun ez, noiz arte?

Jaun errukior, ardi gaituzu,
ta guk artzain on zaitugu.
Piztu indarra, zerutik entzun,
eman iguzu osasun.

Gure Jaungoiko, errukiz hartu,
gu bizi berriz arnastu.
Zure izena kanta dezagun
berriro eman osasun.

Zure mahastia begira, Jauna,
hainbeste maite zenduna.
Ez dute izan honen ardura
eta galdu du itxura.

Hain mardula zen, zuk ezarria,
zure itzalean hazia.
Hain emankorra, hain harrigarri.
Gaur denentzat barregarri.

Gure Jaungoiko, errukiz hartu,
gu bizi berriz arnastu.
Zure izena kanta dezagun
berriro eman osasun.

Zure mahastia dizute galdu,
abere denek zapaldu.
Dena agortu, dena zatartu.
Noiz arte duzu baztertu?

Ikus zerutik, Jauna, begira,
arren etorri mahastira.
Zaindu gaitzazu, etsaiak kendu,
zu ez gugandik aldendu.

Gure Jaungoiko, errukiz hartu,
gu bizi berriz arnastu.
Zure izena kanta dezagun
berriro eman osasun.