Hitzak: Iñaki Beristain
Doinua: Herrikoia


Belenen sortu zaigu Jainkoa,
ahultasunaren gatibu,
ta askatasun-bide berriak
guri urratu dizkigu:
horra Jainkoa giza haragitan
maitasunaren testigu.

Belenen sortu zaigu Jainkoa,
Aitaren salbamen-Hitza:
maitasun-egintzak egiteko
libratu zaigu bizitza;
Belengo misterioa dugu
zori onenaren giltza!

Belenen sortu zaigu Jainkoa,
zeru itxiak urratuz,
erruki hutsez egin du Jaunak
egintza hau bere kabuz;
neurri hontako doantasuna
eskertu dezagun kantuz.

Belenen sortu zaigu Jainkoa,
esperantzaren emaitza,
bete-betean bete du Aitak
Abenduaren agintza.
Belenen sortu zaren Jainkoa,
ospe, gorespen ta aintza!