Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala


Ixo! Ixilik! Jainko Semea
Daukagu hilik.
Ixo! Ixilik! Horra bizia
Maitasunetik zintzilik!

Oi guruzea maitasunaren egia.
Oi gurutzea Jainko bihotz irekia.
Zure besotan elkartu dira
Jainkoa ta gizakia.
Zure gozotan sendatzen dugu
Ezinaren ebakia.
Oi gurutzea onginaiharen begia
Maite behar gehiegia.

Gurtu! Agurtu! Gure kateak 
ditu apurtu.
Gurtu! Agortu! Jainkoak maite gaitu,
Ta zertan beldurtu?

Oi gurutzea, barkazio hitz joria;
Oi gurutzea maitezko labe goria.
Zure argitan zein ederra den
Gure giza historia.
Zure errotan gaitza ehotuz
Ondu diguzu zoria.
Oi gurutzea, itxaropen harrobia
Pobrearentzat ongia.