Hitzak: Iñaki Beristain
JAUNA DUT ARGI
JAUNA NERE SALBAMEN
ETA BABES:
NOR NAZAKE NI BELDURTU?
ERAKUS NERI, JAUNA,
ZURE BIDEA, EZ NADILLA
BIDE HORTATIK OKERTU.
Etsaiak dauzkat aurrean zutik
Neri gaitz egiteko,
Sumin bizian suturik,
baiña Jauna dut lagun nik
Etsaiak menperatzeko.
Gudatalde bat daukat aurrean,
baina ni ez beldurtzen.
Neri guda egitean,
lasai nago ni ta pakean:
Jauna ari zait laguntzen.
Hau eskatuko diot Jaunari,
Hauxe dut bilatuko:
Zure etxean nadin bizi,
Zure etxean beti beti,
Zure gozaz gozatzeko.
Zuk gordeko nauzu babesean,
Hain ona zarelako.
Etsaiak Kontra altxatzean,
Ni sendo zure etxean,
Beti Zu goraipatzeko.