Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala


Igandeko Maria
emakume osoa,
Pazkoako usoa
Poztu ezazu, poztu
Osotasunez 
gizakien auzoa

1. Non zinen, Maria,
Pazko goizean
Igandeko eguzkia
Berpiztu zenean?
Hortxe, zuen historiaren
ertzean, Bizia berpizten
giza bihotzean

Non zinen Igokunde egunean?
Jesus, berpizturik zerura
Igo zenean?
Hortxe zuen bihotz 
astunen barnean
esperantza sortzen
ahaleginean.

2. Non zinen Pentekoste egunean
mundua sustraietatik 
berritu zenean?
Hortxe zuen elkartean 
otoitzean,
Espirituzko biziren eskean

Non zara gure ordu ilunean
argiz guztiak lainoz
estaltzen direnean?
Hortxe zuekin eta zuen artean
argiak pizten Emausko bidean.